XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiztegia da hizkuntzaren zatirik aldakorrena, suntsikorrena eta axaletikoena: hizkuntzaren muinari gutienik ukitzen diona.

Gainera, kanpotik hartutako hitzak edukitzea ez da desohoragarri.

Aitzitik, zibilizazioaren seinale da.

Hitz horiek ez dute hizkuntzaren bizitasuna bat ere galerazten edo moteltzen.

Hor dago, adibidez, albaniera (Albaniako hizkuntza), antzinako ilirikotik heldu den hizkuntza; baina hiztegiari bagagozkio, egungo albanierak %10 hitz edo, izango ditu ilirikotik gelditu zaizkionak; gainerakoak latinetik, turkotik, eslabotik eta grekotik hartu ditu (26) Ikus 51 orr..

Errumaniera ere, jakina denez, latinetik dator, baina inguruko hizkuntza eslaboetarik hartutako gaiez goitik behera josirik bizi da.

Euskarari antzera gertatu zaio, eta horrek ez gaitu lotsatu behar.

Izatekotan ere, zibilizazioaren hartzaile eta ez basati hutsak izan garelako seinale da.

Latinaren eragina euskaran ez da hitz-kontuan bakarrik nabari.

Beste eremuetan ere ezagun da: Morfologian, Sintaxian etab.

René Lafon jaunak aztertu du egungo euskal aditzaren moldaketa.

Jaun honek uste duenez, gaurko aditzjokoa, neurri handi batean, latinaren eta gure aldameneko hizkuntzen eraginez taiutua da.

Hala sortu omen da Subjuntibo Modua (lehen euskarak ez zuena), Futuroko aldia, laguntzailedun aditz-joko osoa, etab.

Eta hori denori egin ahal izan du euskarak bere nortasunari uko egin gabe eta bizibeharrak galdegiten zionari erantzunez (28) Ikus .